XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURE HERRIA aldizkarian Nehor eta Dufauk Saran lortu zuten beste aldaera bat agertu zen 1926an.

Berrogei urte igarotzen dira Judu Herratuari buruzko berririk gabe eta 1966an aldizkari berean Satrustegik argitaratzen du oraingoz dugun bertsiorik luzeena: Luzaidekoa.

Hor bertan dugu Dassanceren emaitza ere: zubererazko aldaera bat.

1975ean Satrustegik berrargitaratzen du FLVen Luzaideko aldaera, lehenengo azterketa handiagotuz eta A. Donostiaren Lekarozko bere artxibotik hartutako aldaera argitaragabe bat ere sartuaz.

Ditugun aldaera hauek ezberdintasun handirik ez dute: aldaketak ia lengoaian bakarrik ikus ditzakegu: zenbait hitz ezberdintasun, alegia.

Guztiak daude ados Juduaren dolu kantari garrantzi handiena ematean, ahapaldi gutxi batzutan azalduaz Kristo eta bere artean gertatua.

Balada hau ezin fetxa daiteke mila eta zortzirehun inguruan Leizaolak nahi duen bezala (Romances vascos y literatura prehistórica,46 or.) zeren eta, Satrustegi konturatu den legez, (GH 1966 121. orr.an) eta balada tradizio guztietan gertatu ohi denez honelako xehetasunak aldatuaz eta garai eta lurralde bakoitzari egokituaz joan ohi dira; gogora bedi balada hontarik atera gabe Satrustegik ardoari buruz esaten duena bere lanean.

Satrustegik berak erakutsi du euskarazko aldaerak baino frantsesak etorkizko xehetasunetarik hurbilago zeudela; hauek gordetzen zituzten batzu euskarazkoetan galduaz joan direla.

Jakina denez, prozesu hau ematen da baladak tradizionaltzen hasten direnean; alderantziz, testu bati oso loturik dirauten aldaerek salatzen dutena zera da: (...).